TXIDOKIKO ARISTA GAUEZ. Ekainak 4. Txingu eta Sonia

Aspalditikan plan hau egin nahi genuen baina gaur arte ez du koinziditu ilargi betea eta eguraldi ona egiteak.
Gaurko gauan, berriz, baldintza egokienak batu dira: ilargi betearen argitasunarekin dana oso ondo ikusten da, ez dabil haizerik, temperatura ona egiten du eta ez dago inor!!!!
12tan hasi gara eskalatzen. Nola ensanblen egin degun ordu erdi batean arista bukatuta zegoen baina gero tontorraraino joan gara. Igunruan ikusten dugunak izugarrizko lasaitasuna ematen digu.Tamalez, hurrengo egunean goiz esnatu behar gara (edo naiz) eta bide normaletik jaisten gara.
Hurrengo eguneko logurea kristona izango da, baina gero gerokoa. Gaurkoak merezi izan du asko: hainbeste aldiz igo degun mendi xarmangarri hau igotzeko beste era bat ezagutu dut gaur.Bueltatuko gara, noski.
(argazki hau ez da egun berekoa)
de noche todos los gatos son pardos

No hay comentarios:

Publicar un comentario