BI HAIZPA. NEGUKO BIDEA. Ekainak 6. Jon, Txingu eta Sonia.

Gaur bi haizpetara hurbildu gara "Neguko bidea" izeneko bia egiteko. Udan egingo dugu baina zerua lainotuta dagoenez ez du hainbeste berorik egiten. Eskerrak, ze pareta hegoa da eta eguzkiak gogor jotzen du hemen. Haizpa haundian kokatuta dago. Erreka pasatzeko tirolina aprobetxatzen dugu. Bia osoa Jonek egin du lehenengoz, a ze txollo!!!! Oso bia polita da, kontinuidadekin, arroka ona eta luzeak oso diferente: fisura, plaka, babaresa, desplome.... grado errezan katxarreatu egin behar da baina zaila denean ondo ekipatuta dago paraboltarekin. Hala ere, pixkat exigente iruditu zait, ez Jonentzat "ke esta sobrao".....
Eskerrik asko JON. egun oso polita pasa dugu.




Krokisa nafarroaclimbing blogatik jaitsita dago, helbide honetatik: http://escaladaennavarra.blogspot.com.es/2012/02/neguko-bidea-nueva-via-en-la-hermana.html



No hay comentarios:

Publicar un comentario