TXINDOKIKO ARISTA. Martxoak 9. Iñaki eta Gonzalo.

 El pasado Sábado 9 de Marzo, mi amigo Iñaki y yo, hicimos la arista del Txindoki.
Salimos del parking de Larraitz a las 7:30 para entrar los primeros y evitar atascos. En una hora estabamos a pie de via. Nos encontramos con bastante frio (era temprano) y la roca muy humeda, lo que nos obligó a prescindir de los gatos. Resumiendo, fue algo más complicado de lo normal, ya que ademas, en algunas zonas nos encontramos con placas de hielo. A las 10:45 llegamos arriba.









MONFAUCON (2.712m). Martxoak 11. 8 LAGUN

 Ez omen dago elurrik Pirineotan, baina "adituek" diotenez Ipar aldean  bai. Aurretik bidalitako "avanzadillako" 4 lagunek esaten digute Payollen daudela, larunbatean Sarrat de Lourides-era igo direla eta oso elur onarekin jaitsi direla kotxeraino, 1.100 m. !!!, eta biharko plana Monfaucon dutela. Beste 4 lagun hurbiltzen gara larunbat gauean Payolle-raino eta 8 laguneko pelotoia osatuta dago. Eguraldi zoragarri eta freskoarekin esnatzen gara, Payolle-ko fondo pistetatik fokeatzen degu ordubetez eta gero Monfaucon-eko bailara luzea hartzen degu. Aurrekoek jartzen duten martxarekin pelotoia txikitzen da. Gailur azpiko maldaraino iristen gera, hemen batzuk eskiak uzten ditugu, baina taldeko "adituek" goraino igotzen dituzte eta puntatik jaisten dira.  5 ordu inguruan gailurrera iristen gera pelotoiko 6 lagun, nahiko sakabanatuta. Jaitsiera luzea azkar eta elur zoragarriarekin egiten degu, pelotoi osoa berriro elkartuz.
Egun ederra ta eskiada zoragarria.    





POTO ETA BELEN. Martxoak 7.PROIEKZIOA.

Poiroiekzioa oso interesgarria izan zen. Belen eta Potokin sortu zen giroa oso atsegina izan zen. Oso "familiarra" izan ze. Ea hurrengoan jende gehiago animatzen dan!!!!



ARALAR. IRAUPEN ESKIA. Martxoak 6. Txomin, Sonia, Poto eta Belen.

Elur berria, inor ez, aztarna irekitzen... Bi hitzetan: IM PRESIONANTE




ETITZEGI. Otsailak 28.ALEX, TXOMIN.

Etitzegi 1196 mt                   
Aralar berriz ere,Amezketatik abiatuta galtzada zaharretik gora Anduitzera.Azpitik pasatzen,zelako oroitzapenak!.Minaseko "astopistatik" goaz,ze ederrak diren"bañerak".Aritzagan norabidea aldatzen dugu Ondarreruntz, han goran gure gaurko helburua:Etitzegi,gailur ahaztua,Larraone eta Uzkuiti artean kokatua,Txindokiren begirapean beti,kasko txikia,"aereo"a,eta ederra oso ederra.Buzoia amildegiaren ertzean,"funanbulistareentzat".Jeitsiera,Muitzetik Txindokiri begira.Handik Ondarreko galtzadaren billaLarraone iparraldetik zeharkatuz eta galtzada berak,Zazpiturri inguruko baserrietara eraman gaitu.Amar minututan kotxean gaude.Arrats bikaina!,txango itzela!.Aralar ehuneko ehun!     desnibela1000 mt,ordutegia 4·30 .+-.





AUPA AITOR!!!

Ze esatek!,ez da posible,non izan da?,zeñekin zihoan?eta kaskoa jantzita eduki arren....a zer nolako  sorte txarra!.Istripu bat berriz ,oraingo honetan hurbileko laguna,Aitor hain zuzen.Lehendabiziko "shock"a pasa ondoren,ezer gutxi egin dezakegu.Gure indarra eta besarkadarik beroena helarazi nahi dizuegu zuri eta etxekoei,eutsi goiari eta laister arte.