MONFAUCON (2.712m). Martxoak 11. 8 LAGUN

 Ez omen dago elurrik Pirineotan, baina "adituek" diotenez Ipar aldean  bai. Aurretik bidalitako "avanzadillako" 4 lagunek esaten digute Payollen daudela, larunbatean Sarrat de Lourides-era igo direla eta oso elur onarekin jaitsi direla kotxeraino, 1.100 m. !!!, eta biharko plana Monfaucon dutela. Beste 4 lagun hurbiltzen gara larunbat gauean Payolle-raino eta 8 laguneko pelotoia osatuta dago. Eguraldi zoragarri eta freskoarekin esnatzen gara, Payolle-ko fondo pistetatik fokeatzen degu ordubetez eta gero Monfaucon-eko bailara luzea hartzen degu. Aurrekoek jartzen duten martxarekin pelotoia txikitzen da. Gailur azpiko maldaraino iristen gera, hemen batzuk eskiak uzten ditugu, baina taldeko "adituek" goraino igotzen dituzte eta puntatik jaisten dira.  5 ordu inguruan gailurrera iristen gera pelotoiko 6 lagun, nahiko sakabanatuta. Jaitsiera luzea azkar eta elur zoragarriarekin egiten degu, pelotoi osoa berriro elkartuz.
Egun ederra ta eskiada zoragarria.    





No hay comentarios:

Publicar un comentario