CANAL ROYA. OPERA PRIMA.Urtarrilak 14-15.SONIA,TXINGU, IBON.

Asteburuan Canal Royan izan gea. Ibonentzat lehenengo esperientzia izotzan eskalatzen.Hau ta gero nik uste det engantzatu dala.  Lehenengo gaua txabola batean lo in nahi genuen. Bidea erabat izoztuta zegoen. Nik pauso txar batean irristatu nintzen eta kriston kolpea hartu nuen kopetan. eskerrak burugogorra naizela!.ondorioa: 3 egun buruko minarekin. Gainera ez genuen distantzia ondo kalkulatu eta txabola pasa genuen. Ordua ikusita pixka bat atzera bueltatzea erabaki genuen eta ia gauez errekaren beste aldean zegoen txabola batean sartu ginan "in extremis". Nahiko dezente zegoen. Afaldu eta sakura, temperatura ez zegoen gauza handirako. Hurrengo goizean izotz jauzietara hurbildu ginan, lehenengoak izan nahi genuen baina gure sorpresarako dagoeneko 2 kordada sartuta zeuden. Bertan bibakeatu zuten!!! Guk ezkerraldean dagoen Opera prima izeneko bia aukeratu genuen. Txinguk egin zuen dana lehenegoz, berak da ezperientzia gehien daukana. Izugarri disfrutatu genuen goraino igo genuenean bistak ikusten. Zerua urdin-urdin zegoen. Bueltan konturatu genuen izotz jauziak jendez beteta zeudela, 20 kordada batera zenbatu genuen!!! momentuz kaskadak bakarrik hemen omen daude formatutak. Irribarre batekin kotxera bueltatu genuen. Beste egun perfekto bat pasa degu mendin.

 HORRELAKO ITXURA ZEUKATEN KASKADEK, IRITSI BERRITAN
 OBERBUKING!!!!!


 2.BILERATIK 2. LUZEA

 BEHEKO KANPAMENDUA

Krokisa:  Opera prima. 150 m. 3 luze 

AGUERRI.Urtarrilak 14. TXOMIN ETA ANDER.


 Kaixo Ostadarreko mendizaleok:

Zeozerrekin hasteko aurreko asteburuko kronikatxoa bidaltzen dizuet. AGUERRI SW, 2012/01/14

Azken egunetako informazio ta istripuekin beldurtuta Hegoaldera begiratzen duen malda bat aukeratzen degu eta eskiatzen batzuk jaitsitakoa, beraz kranpoiekin igotzeko kapaz izango gea…

Igoeran elurra nahiko ona, erditik gora gogortzen hasten da, ta enkordatzen gea lau luze egiteko aseguratuz (puntu gorriekin markatuta dagona, baina askoz ere Blur gutxiagokin). Ertzetik puntaraino beste luze batean. Iparraldeko jaitsiera normala oso jelatua ta itsusia ikusten da, beraz ezkerreko ertzetik destrepatzen degu (6-7 luze aseguratuz) ta elurretik leporaino, hemendik bheraino errez. Puntaraino 4 ordu, denetara 7,30 ordu.



Informazio gehiago bi orri hauetan:
http://www.fidelmendia.net/2009/02/aguerri-sw.html

Ondo izan ta hurrengo arte.