AGUERRI.Urtarrilak 14. TXOMIN ETA ANDER.


 Kaixo Ostadarreko mendizaleok:

Zeozerrekin hasteko aurreko asteburuko kronikatxoa bidaltzen dizuet. AGUERRI SW, 2012/01/14

Azken egunetako informazio ta istripuekin beldurtuta Hegoaldera begiratzen duen malda bat aukeratzen degu eta eskiatzen batzuk jaitsitakoa, beraz kranpoiekin igotzeko kapaz izango gea…

Igoeran elurra nahiko ona, erditik gora gogortzen hasten da, ta enkordatzen gea lau luze egiteko aseguratuz (puntu gorriekin markatuta dagona, baina askoz ere Blur gutxiagokin). Ertzetik puntaraino beste luze batean. Iparraldeko jaitsiera normala oso jelatua ta itsusia ikusten da, beraz ezkerreko ertzetik destrepatzen degu (6-7 luze aseguratuz) ta elurretik leporaino, hemendik bheraino errez. Puntaraino 4 ordu, denetara 7,30 ordu.



Informazio gehiago bi orri hauetan:
http://www.fidelmendia.net/2009/02/aguerri-sw.html

Ondo izan ta hurrengo arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario