AGUJA PONDIELLOS. VIA INTERACTIVA. Ekainak 22. Tximin eta Sonia


Panticosa-ko Balneariotik irteten gara, goizean goiz. Berotzeko 1000 metroko aldapa baseraino, nahiko bide ona dago, 2 ordu baino gutxiagotan bidearen hasieraraino iristen gea, jode Sonia matxakas hau ze forman dagoen!!! Bide honetan aukera desberdinak daude, ezkerreko espoloitik hasten gea, ondo. Beste bidegurutzean ere ezkerretara jotzen dugu, hemen gaizki. Bidean denetatik aurkitzen degu, arroka ona, kaskarra, oinezko zatiak, pausu zailen bat, rapel txikia bretxa ikusgarrian, luze "expo"a. Soniak maisutasunez gainditzen ditu zailtasunak eta 5 ordu ondoren Aguja de Pondiellos-eko puntara iristen gea. Handik pixkat jaitsi ta Garmo Negro-ra igotzen gea bide normaletik jaisteko neberoak aprobetxatuz. Denetara 10 orduko paseoa.





No hay comentarios:

Publicar un comentario