RUEBA. VIA SENDERO LIMITE. Ekainak 23. Txomin eta Sonia

Aurreko egunaren nekea gainditzeko zeozer xuabegoa aukeratzen deu. Oso goiz hasten gea "torraua" saihesteko. Bide polita, oso ondo txapatua, ta zailtasun gehiegi gabe, V-ko tetxo bat ezik 2. luzean, A0 eginez pasatzen deguna. Azkeneko luzean sentitzen ditugu eguzkiaren lehen izpiak (nahiz eta hegoaldea izan, egunaren hasieran ez du eguzkiak jotzen). Bidearen bukaeratik eskubi aldera jo ta ferrata normaletik jaisten gea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario