IGUZKIKO MUINOA. Otsailak 7. TXOMIN AND FRIENDS

Atsaldeko hirurak dira, Poto ta Belenekin elkartzen naiz. Dudan gaude, Aralerra jun fondo egitera edo Leitzara mendiko eskiekin. Azkenean azkeneko hau erabakitzen deu, Aralarko bidea gaizki egongo delakoan.
Lauretan martxan jartzen gea Usategietako gainean, nahiko elur dago, jende gehiago ere bai. Iguzkiko Muino-ra (1.093 m.) igotzen gea, han Haritz agertzen da, puntatik iparralderuntz jaisten gea basotik elur hautsa zoragarriakin, mmm!!!! Altuera batetik aurrera elurra txarragoa dago ta harriak azaltzen dira. Fokak jantzi ta berriro igotzen gara gailurrera. Oraingoan ekialderuntz jaisten gea Saioa ikusiz. Berriro fokak jantzi ta aldameneko Petxikutegi (1.057m.) gailurrera igotzen gea. Hemen eguzkia sartzen ikusten degu. Orain bai kotxeraino jaisten gea.





No hay comentarios:

Publicar un comentario