GAZUME. Otsailak 2. TXOMIN, ALEX, SONIA ETA HARITZ

Osteguna,ihesaldia dagokigu,Lasarten 0 gradu eta elurra ,nora joan gaitezke honelako giroarekin?.Txomin eta Sonia azaltzen dira."Zer,nora goaz?"."Ba,nik pentsatu dut etxetik gertuko norabait joatera,Andazarratera adibidez","ondo bada,guazemank".Bertara iritsi eta aldamenean tipo bat furgoneta aparkatzen ari da."Kontxo,Aritz da.Bakarrik nago,zuekin joango naiz,zer erniora?.Ez,gazumera.Irten gara eta berehala karretera utzi dugu ezkerreko gurdibidetik igotzeko.Handik 10 minutura 4 moxal guregana hurbiltzen dira.Elurra dantzan ari da gure inguruan,haizea pixkanaka indarra hartuz doa.Soro batean zenbait beor gure pausoa ikusteko gerturatzen dira.Lainoa,elurra,haizea,......erlieberik gabeko paisaia bilakatu da.Konturatzerako Ernioko bide azpiko lautadan gaude.Pausoz pauso haranean gora goaz,ertza topatu arte.Tokia ezaguna den arren,lainoa eta haize bortitza dela eta,"pilotoautomatikoa"esker igotzen gara.Hotzaren sentsazioa areagotzen ari da eta azkenean,gailurra,buzoia,bertizea....Txuriz jantzita pagadi izoztua dago,haizea oihukatzen ari da....baina,nori?                                          

 gazume997 m




No hay comentarios:

Publicar un comentario