ARANZAZU. TRABESIAKO ESKIA. Otsailak 12.TXOMIN, SONIA ETA LAGUNAK.

Igande goizean zazpi lagun elkartzen gea Arantzazuko santutegian hotz galantarekin (siberiarra? polarra? euskalduna?), hotzzzza, baina ez al gatoz eskiatzera?
Hasieran ez dago ia elurrik, eskailerak eta bidea jelatuta daude. Laister eskiak janzten ditugu eta txabola batetik gora nahiko ondo dago.
Laino artean Butreaitz-eko gailurrera iristen gea. Hemendik, nahiko elur onarekin, ezkerreruntz jaisten gea Biozkornia-ra doan bidea hartu arte.
Berriro fokak jantzi eta Teilakaskogaina (edo antzeko zeozer (Tellakaskueta)) gailurra harrapatzern degu. Hemendik 2 bizkaitarrak beheruntz abiatzen dira.
Besteok Artzanburu gailurrerantz jotzen degu. Haizeak gogor astintzen du eta gailur aurreko loma batean aurrekoak gelditu dira (Txingu, vaya martxeta!!!).
Di-da batean fokak kendu ta beheruntz, hau bai elur ederra!!! Gure bila zebilen Rafa aurkitzen degu ta denok batera basoan eta gero bidean azken superjiroak ematen ditugu.
ESKIA Gipuzkoan, hau bai ona....




No hay comentarios:

Publicar un comentario